domingo, 1 de febrero de 2009

-XXI. MENDEKO OKUPAK-



CAMPO FARNIA 100







Erromako periferian kokatutako eraikina dugu Campo Farnia 100. Bertan, lau kontinente desberdinetako 200 pertsona inguru bizi dira okupa gisa eraikinak dituen bederatzi solairuetatik bananduta. Orain dela hogei bat urteetatik erabili gabeko bulegoak dira eta gaur egun Babelgo Dorrea bezala izenpetua izan da.

Oraingoz Italiako gobernuak onartu egin du bertako etxerik gabekoen okupazioa. Beharrizanak dituzten hiritar autoktonoak, iritsi berriekin nahasten dira baita klase ertaineko gazteekin edota esperientzia berriak bizi nahi dituzten okupekin ere. Ezaugarri antzeko tokiekin aurki gaitezke Liman, Amsterdan edota Parisen ere.

Nola bizi diren ulertzeko beriekin hitz egin behar da, beraien aurpegiei so egin, alaiak edo arduratutakoak, beraien bizitzak ezagutu, ilusioak aztertu eta beraien beldurrak deskubritu eta partekatu.

Bertan bizi direnak pertsona arruntak dira, ez dira destrukturaketa familiarra pairatzen dituztenak ez eta baztertutako drogomenpekoak. Batzuk langabezian daude eta beste batzuk duinak ez diren lanak egiten dituzte. Okerreko tokian jaiotzea tokatu zaie soilik, edota bazterketan jausi dira zorte txarrez.
Informazioa: Zazpika aldizkaria. 2009ko urtarrilak 18

No hay comentarios:

Publicar un comentario