martes, 3 de febrero de 2009

-ETORKINAK ETA LAN MUNDUA-






Youtubetik ateratako bideo interesgarria. Etorkinak eta lan mundu erlazionatzen ditu bertan, bereziki, portugaldarren egoeraz mintzo da.

-BLOGAREKIN ERLAZIONATUTAKO BESTE BI BITAKORA INTERESGARRI-


Hona hemen, nire blogarekin erlazionatutako beste bi bitakora interesgarri.


Lehenengoak haur etorkinei buruz hitz egiten digu, etorkinen kolektibo espezifiko horretan zentratzen da batez ere, eta hezkuntzarekin loturiko informazio ugari ematen digu. Blogaren izenburua "Haur etorkina" da.











Bigarren honetan, aldiz, inmigrazioa gai nagusia da eta hezkuntzari buruz, emakumeari buruzko...informazioa ematen digu. Aurrekoa ez bezala, hau ez da etorkinen kolektibo batean bakarrik finkatzen, gai globalagoa jorratzen du. Blog honen izenburua "Hezkuntza gizarteari begira" da.

domingo, 1 de febrero de 2009

-ITSASOAN ITOTZEN DIRA ILUSIOAK-


Giza eskubideak errespetatzea Thailandiako gizartearen ezaugarri nagusietakoa da», dio Abhisit Vejjachiva Thailandiako lehen ministroak. Baina errealitatea beste bat da NBE Nazio Batuen Erakundeak salatu duenez.

Urtero milaka etorkin itsasoan murgiltzen dira Thailandiara edo Malaysiara iritsi eta bizimodu berri bati ekiteko asmoz. Militarrek horietako asko Thailandiako uretan atxilotu eta torturatu egiten dituztela salatu dute Nazio Batuen Erakundeko ordezkariek: «Torturatu ostean, itsasoan uzten dituzte, motorrik gabeko txalupetan, jatekorik gabe, eta eskuak lotuta batzuetan». Militarrek ukatu egin dituzte akusazio horiek, eta komunikabideei leporatu diete beren izena zikindu nahi izatea.

Etorkinak Poliziaren esku geratzen direnean, aldiz, auzipetu eta jatorrizko herrialdera bidaltzen dituzte. Myanmarrera itzultzea ez da irtenbide egokiena izaten, ordea, amesgaiztoaren hasierara bueltatzea, baizik.

Etorkinen eskubideak ez direla errespetatzen ohartarazi du Nazio Batuen Erakundeak, eta horiek jasaten duten egoera ikertzeko eskatu dio Thailandiako Gobernuari. Thailandiak zin egin du ikerketari ekingo diola, baina NBE ez da fidatzen Bangkoken jarrerarekin. Izan ere, behin baino gehiagotan eskatu dio Thailandiako Poliziak atxilotuak dituen etorkinak ikusten uzteko, baina Bangkokeko gobernuak uko egin die eskakizun horiei.

http://www.berria.info/

Giza eskubideak errespetatzen direla badiote, kontu askorik ez dutela nabarmentzekoa da, eta gobernuaren interesak atzetik izkutatuta daudela ohartaraztekoa da, izan ere, ez dira prest egon Nazio Batuen kontrolari aurre egiteko, beraz, erakutsi nahi ez duten zerbait dagoela pentsatzera eraman gaitzake.

Hemen ere, batzuen ongizatea besteen kalteekin mantentzen delakoaren adibidea dugu, pertsonak errealitatean aukera eta baldintza berberak ez ditugula konturatzera eramango gaitu. Giakien nortasunaren miseria.



-XXI. MENDEKO OKUPAK-



CAMPO FARNIA 100







Erromako periferian kokatutako eraikina dugu Campo Farnia 100. Bertan, lau kontinente desberdinetako 200 pertsona inguru bizi dira okupa gisa eraikinak dituen bederatzi solairuetatik bananduta. Orain dela hogei bat urteetatik erabili gabeko bulegoak dira eta gaur egun Babelgo Dorrea bezala izenpetua izan da.

Oraingoz Italiako gobernuak onartu egin du bertako etxerik gabekoen okupazioa. Beharrizanak dituzten hiritar autoktonoak, iritsi berriekin nahasten dira baita klase ertaineko gazteekin edota esperientzia berriak bizi nahi dituzten okupekin ere. Ezaugarri antzeko tokiekin aurki gaitezke Liman, Amsterdan edota Parisen ere.

Nola bizi diren ulertzeko beriekin hitz egin behar da, beraien aurpegiei so egin, alaiak edo arduratutakoak, beraien bizitzak ezagutu, ilusioak aztertu eta beraien beldurrak deskubritu eta partekatu.

Bertan bizi direnak pertsona arruntak dira, ez dira destrukturaketa familiarra pairatzen dituztenak ez eta baztertutako drogomenpekoak. Batzuk langabezian daude eta beste batzuk duinak ez diren lanak egiten dituzte. Okerreko tokian jaiotzea tokatu zaie soilik, edota bazterketan jausi dira zorte txarrez.
Informazioa: Zazpika aldizkaria. 2009ko urtarrilak 18

-ANIZTASUNA-

DIFERENCIAS COMPARTIDAS...

Si hay algo que nos identifica a todas las personas, son las diferencias. Recuerdo una vez que compartía con mis compaeros de estudios en didáctica, mis ideas sobre el valor de la diversidad.
En un intento por explicar cuán importante es valorar la diversidad de formas de pensar en la aula, dije con convicción que "si no hubiera diversidad en el salón de clases, ¡habría que crearla!"
El comentario suscitó un silencio absoluto por un instante, seguido por gestos de extrañeza, risillas y cuchicheos. Y, es que, intentar crear la diversidad es como inventar el agua tibia. ¡La diversidad existe y existirá siempre!
Por más uniformizante que sea una cultura, siempre tendremos diferencias que nos hacen únicos.
A lo largo de nuestra historia, podemos observar intentos por suprimir la diversidad. Esto ha ocurrido por miedo a lo diferente, a lo original y excéntrico.
La razón obvia: la divesidad es una manifestación de la libertad que todos tenemos de ser como somos y que equilibra poderes.
Valorar la diversidad es valorar nuestra libertad y la de otros.

Testu hau sarean aurkitu dudan blog batetik atera dut, blogaren izenburua "UN RINCÓN DE PAZ" da, eta bizitza gaur eta orain eta budismoari buruz hitz egiten du. Konkretuki testu hau Francisco Morales Folch-ek idatzia da. Espero dut zuen gustokoa izatea!!

-MULTIMEDIA-

http://www.slideshare.net/secret/n5iOC6tRdKXSe


Hona hemen klasean taldeka eginiko etorkinei buruzko multimedia. Bereziki bigarren hezkuntzako lehen zikloko nerabeentzat zuzenduta dagoen power point-a da, eta helburu nagusia, migrazio mugimenduak egin behar izan dituzten pertsonen testuinguruari buruzko kontzientziazio eta interes minimo bat lortzea da.

Slideshare webgunean harpidetzeari esker, egindako aurkezpena bertara igo eta handik zuzenean gure bloggetan itsatsi ditzakegu gure lanak, horrela edoork irakur ditzan. Bestalde, Slideshare-en edozein gairen inguruan beste pertsona batzuek eginiko aurkezpenak ere aurki ditzakegu. Animatu eta Slideshare-en harpidetuz gero elkar-aldatu itzazu zure aurkezpen lanak.


Slidesharen Power pointaren Embed kodea ezin dudala erabili ipintzen didanez, horren ordez, lanaren hiperlotura ezarri dut, power pointera zuzenean joan zaitezten. Barkatu eragozpenak.

sábado, 31 de enero de 2009

-FACEBOOK-



Etorkinei, aniztasunari, berdintasunari... buruzko argazki gehiago ikusi nahi baldin badituzue facebook-en harpidetu naiz bertan argazkiak igo ahal izateko, horrela mundu osoan zehar egindako lagunak nirekin kontaktuan eta nire argazkiak ikusi ahal izango dituzte!
Facebook Mark Zuckerbergek sorturiko webgune sozial bat da. Hasiera batean Harvard Unibertsitateko ikasleentzat sortua izan zen, baina orain mundu guztiari irekia dagoen sarea da.
Facebookaren bidez bertan ditugun lagunak aurkitu eta gure zerrendan sar ditzazkegu, bere zerrendan ere azalduko garelarik
Antzeko interesak dituen jendea elkartzeko erabiltzen den erreminta da.
Erabiltzaile bakoitzak horma bat du, bere lagunek horma hori ikusi dezakete, baita bertan idatzi ere; lagun batek idatzitakoa beste lagunek ikus dezaketelarik.
Erabiltzaile bakoitzak argazkiak igotzeko aukera du, nahiz eta Facebookek argazki "ez egokiak" ezabatzeko eskubidea beretzat gordetzen duen.
Erabiltzaileek beste erabiltzaileei bidali ditzazketen ikono moduko batzuk dira.
Seguraski ezaguna zaizue webgune hau, anima zaitezte eta nahi izanez gero igo itzazue zuen argazkiak eta lagun berriak egin itzazue!!