viernes, 26 de diciembre de 2008

ETORKINEN IA ERDIAK EUSKARA IKASI NAHI DUTE, BAINA %0,9K IKASTEN DU



2008/12/24

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren etorkinen %45ek interesa dute euskara ikasteko, nahiz eta horietatik %0,86k ikasten duten. CEAR elkarteak, Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordeak, eman ditu datu horiek, Immigranteek eta iheslariek euskararekiko duten interesari eta euskararen erabilerari buruzko ikerketa lanean. Emakumeak dira euskara ikasteko borondate gehien dutenak (%52,16); gizonetan, berriz, %41,67k agertzen dute interesa. Haurrak B eta D ereduetan matrikulatzen dituzte hiru laurdenek; alegia, euskaraz eta gaztelaniaz, eta euskara hutsean, hurrenez hurren. A ereduan, ostera, laurden batek matrikulatzen ditu. Inkeska 87 herrialdetako 3.500 etorkin eta iheslariren artean egin du CEAR elkarteak.
Euskal Herrian kokatzen diren etorkinak euskaraz ikastea aurrerapauso bikaina iruditzen zait, gehienetan gaztelera maila batekin etorri izan ohi dira, edota nahitaez ikasi egien dute gazteleraz. Beraz, Euskal Herrian daudenak behintzat euskara ikastea edota euskara ikastearen borondatea erakustea pauso txiki bat bezala ikusten dut. Orain borondate hortatik ezagutzara pasa beharko lirateke, eta ezagutzarekin batera erabilerara. Bestalde, beraien seme alabak D ereduan matrikulatzeak asko balio du, haurrek erraztasun itzela baitute hizkuntzak ikasteko helduek ez bezala, eta beste edozei haur euskaldun bezalako maila lortuko baitute eskolan. Nire iritziz, haurrak dira gaur egun, gure hizkuntzaren berreskurapenerako giltza, nagusien herri nortasunaren kontzientziazioa piztu ezean.

INIMGRAZIO ETA ZINEMA ASTEA

2008/11/05
Immigrazio eta Zinema asteak «errealitatea» ezagutarazi nahi du Bilbon
Zineak balio berriak barneratzen lagun dezake. Hori da Bilboko II. Zinema eta Immigrazio asteak aurten daukan erronka. Eusko Jaurlaritzako Immigrazio sailak lagunduta, gaia jorratzen duten hamabi film luze aukeratu ditu Gozila elkarteak. Astea Juan Vicente Cordobaren 'Flores de luna' filmarekin hasiko dute Capitol zinema aretoan. Aurten, antolatzaileek «erakustaldiaren sendotzea» daukate buruan, Gozila elkarteko presidente Maria Jesus Diezen esanetan. Horretarako, «film eta emanaldi gehiago» izango ditu Asteak. Berrikuntzen artean, film laburrak egongo dira. Izan ere, igandean, haurrek egindako film laburrak izango dira ikusgai 'Nire auzoko kulturaniztasuna' izenburupean. Eusko Jaurlaritzak zinemaren aldeko apustua egin du gizartearen kontzientziatze lanean. «Pelikulak erabilgarri izan daitezke immigrazioak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2000tik hona izan duen eragina azaltzeko eta errealitate berri hori ezagutarazteko», Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendari Roberto Magroren hitzetan. Mota horretako ekimenek «estereotipoak alde batera uzten eta arrazakeria gainditzen» lagundu dezakete. Horretarako, lan esanguratsuak izan arren, merkatuan oihartzun handirik izan ez duten filmak aukeratu dituzte oraingoan: «Arrakasta komertzial txikia daukaten lanei aukera berria ematea da gure xedea. Beraz, ikusleentzat interesgarriak izan daitezkeen filmak ekarri ditugu», Diezek argitu duenez. Multicines aretoan eta Fnacen Bi gune nagusi izango ditu Zinema eta Inmigrazio asteak aurten. Film luze eta laburrak Multicines zinema aretoan emango dituzte. Filmeei buruzko argazki erakusketa, aretoaren ondoan dagoen Pandrinosen jarriko dute, hain zuzen. Fnacen, Ken Loach zuzendaria omenduko dute. Zinemagile britainiarraren lanak emango dituzte ostiraletik asteartera bitartean, eta 'Ken Loach: Emakumea eta inmigrazioa' hitzaldia han emango dute astelehenean.
Egia esan artea adierazpen mota bat da, eta ideiak, sentimenduak, errealitate ezberdinak...azaldu daitezke kamera baten bitartez. Zinemaldi honen helburua oso lagungarria izan daiteke, bertan esan bezala, balore berriak barneratzeko orduan. Iniziatiba oso interesagarria iruditzen zait benetan eta panataila batean ikusi dezakegunaz at gure pentsamendura ideia ugari jaso ditzakegu zihur.

lunes, 22 de diciembre de 2008

-Power point-

Slideshare zerbitzua erabiliz etorkinei buruzko power point-a aurkitu dut sarean. Bertan, Euskal Herrian eman diren migrazio mugimenduei buruzko datu interesgarri batzuk aurki ditzakegu.
Etorkinak Karla
View SlideShare presentation or Upload your own.

jueves, 18 de diciembre de 2008

HERRITARREK EZ DUTE IKUSTEN INMIGRAZIAO ARAZO GISA


Hona hemen 08/06/24an Berria egunkaritik atera dudan albistea.

Ikuspegi Inmigrazioaren Euskal Behatokiak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren artean egindako 2008ko azterketa aurkeztu du gaur. "Ez dute ikusten Euskadiko arazo moduan, ezta arazo pertsonal legez ere". Euskal nortasuna eta euskara ez dituzte "mehatxatuta" sentitzen etorkinak etortzeagatik.



"Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek ez dute ikusten inmigrazioa arazo gisa", Ikuspegi Inmigrazioaren Euskal Behatokiak egindako 2008ko azterketaren arabera. "Ez dute ikusten Euskadiko arazo moduan, ezta arazo pertsonal legez ere". Gaur aurkeztu du barometroa Ikuspegik, Gasteizen, eta horretarako 2.412 inkesta egin ditu aipatutako hiru lurraldeetako herritarren artean.

Langabezia, etxebizitza eta ETA dira "Euskadiko hiru arazo nagusiak", azterketa horrek dioenez, eta inmigrazioa seigarren lekuan dago; herritarren %2k baino ez dute aipatu arazo nagusi gisa.

Barometro horren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bizilagunak "kultur aniztasunaren aldekoak" dira -%55,7k diote ona dela gizartea kultura, etnia eta erlijio desberdineko jendeak osatzea-, "baina asimilizazioan oinarritutako integrazioa proposatzen dute, iazko barometroan baino indar handiagoz".

Beste ondorio batzuk: etorkinei osasun arreta eta hezkuntza eskubideak aitortzearen aldekoak dira (iaz baino aldekoagoak), aurtengo azterketan ere ez dute euskal nortasuna eta euskara "mehatxatuta" sentitzen etorkinak etortzeagatik -baina %79,3ren ustez, etorkinek saiatu behar dute bertakoen ohiturak hartzen-, herritarren erdiek baino gehiagok uste dute etorkin gehiegi edo nahiko daudela -baita benetako portzentajea jakin eta gero ere-, onartzen dute "ekonomiak hobeto funtzio dezan" laguntzen duela inmigrazioak, eta oraindik "estereotipo faltsuak eta aurreiritzi kaltegarriak" dauzkate atzerriko inmigrazioaren aurrean.

Lan kontratua izanez gero, etorkinei EAEn sartzen uztearen aldekoak dira herritarren %81, Inmigrazioaren Euskal Behatokiaren 2008ko azterketak dioenez.