Immigrazio eta Zinema asteak «errealitatea» ezagutarazi nahi du Bilbon
Zineak balio berriak barneratzen lagun dezake. Hori da Bilboko II. Zinema eta Immigrazio asteak aurten daukan erronka. Eusko Jaurlaritzako Immigrazio sailak lagunduta, gaia jorratzen duten hamabi film luze aukeratu ditu Gozila elkarteak. Astea Juan Vicente Cordobaren 'Flores de luna' filmarekin hasiko dute Capitol zinema aretoan. Aurten, antolatzaileek «erakustaldiaren sendotzea» daukate buruan, Gozila elkarteko presidente Maria Jesus Diezen esanetan. Horretarako, «film eta emanaldi gehiago» izango ditu Asteak. Berrikuntzen artean, film laburrak egongo dira. Izan ere, igandean, haurrek egindako film laburrak izango dira ikusgai 'Nire auzoko kulturaniztasuna' izenburupean. Eusko Jaurlaritzak zinemaren aldeko apustua egin du gizartearen kontzientziatze lanean. «Pelikulak erabilgarri izan daitezke immigrazioak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2000tik hona izan duen eragina azaltzeko eta errealitate berri hori ezagutarazteko», Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendari Roberto Magroren hitzetan. Mota horretako ekimenek «estereotipoak alde batera uzten eta arrazakeria gainditzen» lagundu dezakete. Horretarako, lan esanguratsuak izan arren, merkatuan oihartzun handirik izan ez duten filmak aukeratu dituzte oraingoan: «Arrakasta komertzial txikia daukaten lanei aukera berria ematea da gure xedea. Beraz, ikusleentzat interesgarriak izan daitezkeen filmak ekarri ditugu», Diezek argitu duenez. Multicines aretoan eta Fnacen Bi gune nagusi izango ditu Zinema eta Inmigrazio asteak aurten. Film luze eta laburrak Multicines zinema aretoan emango dituzte. Filmeei buruzko argazki erakusketa, aretoaren ondoan dagoen Pandrinosen jarriko dute, hain zuzen. Fnacen, Ken Loach zuzendaria omenduko dute. Zinemagile britainiarraren lanak emango dituzte ostiraletik asteartera bitartean, eta 'Ken Loach: Emakumea eta inmigrazioa' hitzaldia han emango dute astelehenean.
Egia esan artea adierazpen mota bat da, eta ideiak, sentimenduak, errealitate ezberdinak...azaldu daitezke kamera baten bitartez. Zinemaldi honen helburua oso lagungarria izan daiteke, bertan esan bezala, balore berriak barneratzeko orduan. Iniziatiba oso interesagarria iruditzen zait benetan eta panataila batean ikusi dezakegunaz at gure pentsamendura ideia ugari jaso ditzakegu zihur.
No hay comentarios:
Publicar un comentario