Giza eskubideak errespetatzea Thailandiako gizartearen ezaugarri nagusietakoa da», dio Abhisit Vejjachiva Thailandiako lehen ministroak. Baina errealitatea beste bat da NBE Nazio Batuen Erakundeak salatu duenez.
Urtero milaka etorkin itsasoan murgiltzen dira Thailandiara edo Malaysiara iritsi eta bizimodu berri bati ekiteko asmoz. Militarrek horietako asko Thailandiako uretan atxilotu eta torturatu egiten dituztela salatu dute Nazio Batuen Erakundeko ordezkariek: «Torturatu ostean, itsasoan uzten dituzte, motorrik gabeko txalupetan, jatekorik gabe, eta eskuak lotuta batzuetan». Militarrek ukatu egin dituzte akusazio horiek, eta komunikabideei leporatu diete beren izena zikindu nahi izatea.
Etorkinak Poliziaren esku geratzen direnean, aldiz, auzipetu eta jatorrizko herrialdera bidaltzen dituzte. Myanmarrera itzultzea ez da irtenbide egokiena izaten, ordea, amesgaiztoaren hasierara bueltatzea, baizik.
Etorkinen eskubideak ez direla errespetatzen ohartarazi du Nazio Batuen Erakundeak, eta horiek jasaten duten egoera ikertzeko eskatu dio Thailandiako Gobernuari. Thailandiak zin egin du ikerketari ekingo diola, baina NBE ez da fidatzen Bangkoken jarrerarekin. Izan ere, behin baino gehiagotan eskatu dio Thailandiako Poliziak atxilotuak dituen etorkinak ikusten uzteko, baina Bangkokeko gobernuak uko egin die eskakizun horiei.
http://www.berria.info/
Giza eskubideak errespetatzen direla badiote, kontu askorik ez dutela nabarmentzekoa da, eta gobernuaren interesak atzetik izkutatuta daudela ohartaraztekoa da, izan ere, ez dira prest egon Nazio Batuen kontrolari aurre egiteko, beraz, erakutsi nahi ez duten zerbait dagoela pentsatzera eraman gaitzake.
Hemen ere, batzuen ongizatea besteen kalteekin mantentzen delakoaren adibidea dugu, pertsonak errealitatean aukera eta baldintza berberak ez ditugula konturatzera eramango gaitu. Giakien nortasunaren miseria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario