2008-12-27
Gutxienez duela bi urte heldutakoei, senideekin elkartu direnei eta paperak berritzen ari direnei eragingo die.
Paperik ez duten edo paperak galtzeko arriskuan dauden etorkinen egoera legeztatze aldera, lan mundura sartzen lagunduko die Eusko Jaurlaritzak. Bateratzen izeneko egitasmoan, trebatzen eta lana aurkitzen lagunduko diete, eta, lan kontratuaren bidez, etorkinek paperak lor ditzaten erraztuko dute.
Gutxienez duela bi urte heldutakoei, senideekin elkartu direnei eta paperak berritzen ari direnei eragingo die.
Paperik ez duten edo paperak galtzeko arriskuan dauden etorkinen egoera legeztatze aldera, lan mundura sartzen lagunduko die Eusko Jaurlaritzak. Bateratzen izeneko egitasmoan, trebatzen eta lana aurkitzen lagunduko diete, eta, lan kontratuaren bidez, etorkinek paperak lor ditzaten erraztuko dute.
Javier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak atzo azaldu zuenez, bete beharreko baldintzen arabera, hiru taldetan banatuko dira etorkinak: Hego Euskal Herrian, Katalunian, Galizian edo Espainian gutxienez bi urte eman dituztenak eta egun EAEn erroldatuta daudenak; familiarekin elkartu eta bertan bizitzeko baimena izan arren lan egiteko baimenik ez dutenak; eta paperak berritzeko prozesuan, gizarte segurantza kotizatzea ezinbestekotzat dutenak. Seniderik gabe heltzen diren etorkin adingabeak azken talde horretan sartuko lirateke, 18 urte betetzean. Jaurlaritzak 175.000 euro baliatuko ditu egitasmoa abiatzeko; besteak beste, Bilboko Udalarekiko eta Lanekintzarekiko elkarlanean bideratuko ditu lehenengo prozesuak, baina aurrerantzean beste udalekin hitzarmenak egiten saiatuko da.
Oraingoz, 650 lagunek parte hartuko dute; gutxienez, horietako 130en egoera legeztatzea espero du Madrazok. Corbachoren politikaz Espainiako Gobernuaren «eskuineko» immigrazio politika gaitzetsi du Madrazok. Celestino Corbacho Lan eta Immigrazio ministroaren politikak «arrazakeria eta xenofobia» areagotzen dituela esan du: «Arrisku gisa aurkezten dituzte etorkinak, eta ez aukera gisa. Ez baditugu elkartasunagatik hartzen, har ditzagun gurekoikeriagatik, etorkinak beharrezko ditugulako».
http://www.berria.info/
http://www.berria.info/
Publizitate kanpainetarako, etxebizitza eta zentru komertzialak eraikitzeko...inbertitzen duten diru guztia ikusiz, egia esan, ordua da behingoz gobernuak poltsikoan ondo gordeta duen diru guzti hori gizarte ekintzetan inbertitzeko, eta sozialki eta ez agian ekonomikoki, garatzeko ordua dela pentsatzen dut, izan ere, pertsonak gara guztiaren oinarri, batzuek dirua ezarri nahi baldin badute ere, eta guztion ongizateak ekarriko digu benetazko aberastasuna, ez diruak. Beraz, dirua ongi erabiltzen ikas dezaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario