sábado, 31 de enero de 2009

-FACEBOOK-



Etorkinei, aniztasunari, berdintasunari... buruzko argazki gehiago ikusi nahi baldin badituzue facebook-en harpidetu naiz bertan argazkiak igo ahal izateko, horrela mundu osoan zehar egindako lagunak nirekin kontaktuan eta nire argazkiak ikusi ahal izango dituzte!
Facebook Mark Zuckerbergek sorturiko webgune sozial bat da. Hasiera batean Harvard Unibertsitateko ikasleentzat sortua izan zen, baina orain mundu guztiari irekia dagoen sarea da.
Facebookaren bidez bertan ditugun lagunak aurkitu eta gure zerrendan sar ditzazkegu, bere zerrendan ere azalduko garelarik
Antzeko interesak dituen jendea elkartzeko erabiltzen den erreminta da.
Erabiltzaile bakoitzak horma bat du, bere lagunek horma hori ikusi dezakete, baita bertan idatzi ere; lagun batek idatzitakoa beste lagunek ikus dezaketelarik.
Erabiltzaile bakoitzak argazkiak igotzeko aukera du, nahiz eta Facebookek argazki "ez egokiak" ezabatzeko eskubidea beretzat gordetzen duen.
Erabiltzaileek beste erabiltzaileei bidali ditzazketen ikono moduko batzuk dira.
Seguraski ezaguna zaizue webgune hau, anima zaitezte eta nahi izanez gero igo itzazue zuen argazkiak eta lagun berriak egin itzazue!!

viernes, 2 de enero de 2009

-POLIZIAK ETORKIN BAT HIL DU MELILLAN-


2009-01-02
Rabat Saharaz hegoaldetik joandako 80 bat lagun muga igarotzera zihoazen Marokoko Polizia tiroka hasi zenean. Tiroketan etorkin bat larri zauritu zen, eta ospitalera bidean hil. Hamalau lagun, berriz, atxilotu egin zituzten.
Horrelako gertaerak dira Afrikako biztanleek pairatu behar dituztenak. Harresi batengatik erdibituta gaude eta Europako beste edozein herritar batek ez bezala, bizi baldintza hobeagoak eskuratzeko itxaropenean erdibidea gurutzatzen dute beraien bizia arriskuan ezarriz.
Pertsonalki bortizkeria itzela iruditzen zait, giza eskubideen aztarnarik ez baitut inon antzematen. Beraien herrietan presoak bailiran bizi dira, espetxeturik, urten ezinik, hala ere, beste aldean engainuz buztiriko munduarekin topo egingo dutelarik.
Pertsona guztiak berdinak garelako kontu hori ez ahal du afrikarrentzat balio??Non daude giza-eskubideak??

-LAMPEDUSARA IRITSITAKO PAPERIK GABEKO GUZTIAK KANPORATUKO DITU ITALIAK-

2008-12-30










Lau egunetan paperik gabeko 1.700 etorkin inguru iritsi dira Lampedusa uharteko kostaldera.

Roberto Maroni Italiako Barne ministroak adierazi duenez, Lampedusara (Sizilia, Italia) iristen diren paperik gabeko etorkinak ahalik eta azkarren kanporatuko dituzte. Hala, Lampedusako harrera etxeak gain hartzen badu -dagoeneko topera dago-, ez dituzte herrialdeko beste etxeetara eramango. Horren ordez, Italiatik kanpo bidaliko dituzte. Izan ere, azken egunetan paperik gabeko ehunka etorkin iritsi dira Lampedusako kostaldera. Pasaden asteburuan, zehazki, 1.700 bat etorkin atzeman dituzte kostazainek. Herenegun soilik, paperik gabeko 600 lagun iritsi ziren.


http://www.berria.info/

Papelak lortzearen kontua oso zail dagoela adierazten digu berri honek, eta berriz ere, desberdintasunak egiten dira munduaren ipar eta hegoaldearen artean. Batzuek beraien oporraldiak munduko edozein tokitan egin ahal dituzten bitartean, beste batzuek beraien bizia hobetu ahal izateko bada ere, mota guztietako justifikazio eta dokumentu aurkeztu behar dituzte, pasa behar dituzten arrisku eta eraso guztiak ahaztu gabe. Ulertezina...ezta??

-LANA AURKITZEN LAGUNDUZ, ETORKINEI PAPERAK EMATEA ERRAZTU NAHI DU JAURLARITZAK-

2008-12-27
Gutxienez duela bi urte heldutakoei, senideekin elkartu direnei eta paperak berritzen ari direnei eragingo die.

Paperik ez duten edo paperak galtzeko arriskuan dauden etorkinen egoera legeztatze aldera, lan mundura sartzen lagunduko die Eusko Jaurlaritzak. Bateratzen izeneko egitasmoan, trebatzen eta lana aurkitzen lagunduko diete, eta, lan kontratuaren bidez, etorkinek paperak lor ditzaten erraztuko dute.
Javier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak atzo azaldu zuenez, bete beharreko baldintzen arabera, hiru taldetan banatuko dira etorkinak: Hego Euskal Herrian, Katalunian, Galizian edo Espainian gutxienez bi urte eman dituztenak eta egun EAEn erroldatuta daudenak; familiarekin elkartu eta bertan bizitzeko baimena izan arren lan egiteko baimenik ez dutenak; eta paperak berritzeko prozesuan, gizarte segurantza kotizatzea ezinbestekotzat dutenak. Seniderik gabe heltzen diren etorkin adingabeak azken talde horretan sartuko lirateke, 18 urte betetzean. Jaurlaritzak 175.000 euro baliatuko ditu egitasmoa abiatzeko; besteak beste, Bilboko Udalarekiko eta Lanekintzarekiko elkarlanean bideratuko ditu lehenengo prozesuak, baina aurrerantzean beste udalekin hitzarmenak egiten saiatuko da.
Oraingoz, 650 lagunek parte hartuko dute; gutxienez, horietako 130en egoera legeztatzea espero du Madrazok. Corbachoren politikaz Espainiako Gobernuaren «eskuineko» immigrazio politika gaitzetsi du Madrazok. Celestino Corbacho Lan eta Immigrazio ministroaren politikak «arrazakeria eta xenofobia» areagotzen dituela esan du: «Arrisku gisa aurkezten dituzte etorkinak, eta ez aukera gisa. Ez baditugu elkartasunagatik hartzen, har ditzagun gurekoikeriagatik, etorkinak beharrezko ditugulako».

http://www.berria.info/


Publizitate kanpainetarako, etxebizitza eta zentru komertzialak eraikitzeko...inbertitzen duten diru guztia ikusiz, egia esan, ordua da behingoz gobernuak poltsikoan ondo gordeta duen diru guzti hori gizarte ekintzetan inbertitzeko, eta sozialki eta ez agian ekonomikoki, garatzeko ordua dela pentsatzen dut, izan ere, pertsonak gara guztiaren oinarri, batzuek dirua ezarri nahi baldin badute ere, eta guztion ongizateak ekarriko digu benetazko aberastasuna, ez diruak. Beraz, dirua ongi erabiltzen ikas dezaten.