Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren etorkinen %45ek interesa dute euskara ikasteko, nahiz eta horietatik %0,86k ikasten duten. CEAR elkarteak, Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordeak, eman ditu datu horiek, Immigranteek eta iheslariek euskararekiko duten interesari eta euskararen erabilerari buruzko ikerketa lanean. Emakumeak dira euskara ikasteko borondate gehien dutenak (%52,16); gizonetan, berriz, %41,67k agertzen dute interesa. Haurrak B eta D ereduetan matrikulatzen dituzte hiru laurdenek; alegia, euskaraz eta gaztelaniaz, eta euskara hutsean, hurrenez hurren. A ereduan, ostera, laurden batek matrikulatzen ditu. Inkeska 87 herrialdetako 3.500 etorkin eta iheslariren artean egin du CEAR elkarteak.
viernes, 26 de diciembre de 2008
ETORKINEN IA ERDIAK EUSKARA IKASI NAHI DUTE, BAINA %0,9K IKASTEN DU
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren etorkinen %45ek interesa dute euskara ikasteko, nahiz eta horietatik %0,86k ikasten duten. CEAR elkarteak, Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordeak, eman ditu datu horiek, Immigranteek eta iheslariek euskararekiko duten interesari eta euskararen erabilerari buruzko ikerketa lanean. Emakumeak dira euskara ikasteko borondate gehien dutenak (%52,16); gizonetan, berriz, %41,67k agertzen dute interesa. Haurrak B eta D ereduetan matrikulatzen dituzte hiru laurdenek; alegia, euskaraz eta gaztelaniaz, eta euskara hutsean, hurrenez hurren. A ereduan, ostera, laurden batek matrikulatzen ditu. Inkeska 87 herrialdetako 3.500 etorkin eta iheslariren artean egin du CEAR elkarteak.
INIMGRAZIO ETA ZINEMA ASTEA
lunes, 22 de diciembre de 2008
-Power point-
jueves, 18 de diciembre de 2008
HERRITARREK EZ DUTE IKUSTEN INMIGRAZIAO ARAZO GISA
Hona hemen 08/06/24an Berria egunkaritik atera dudan albistea.
Ikuspegi Inmigrazioaren Euskal Behatokiak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren artean egindako 2008ko azterketa aurkeztu du gaur. "Ez dute ikusten Euskadiko arazo moduan, ezta arazo pertsonal legez ere". Euskal nortasuna eta euskara ez dituzte "mehatxatuta" sentitzen etorkinak etortzeagatik.
"Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek ez dute ikusten inmigrazioa arazo gisa", Ikuspegi Inmigrazioaren Euskal Behatokiak egindako 2008ko azterketaren arabera. "Ez dute ikusten Euskadiko arazo moduan, ezta arazo pertsonal legez ere". Gaur aurkeztu du barometroa Ikuspegik, Gasteizen, eta horretarako 2.412 inkesta egin ditu aipatutako hiru lurraldeetako herritarren artean.
Langabezia, etxebizitza eta ETA dira "Euskadiko hiru arazo nagusiak", azterketa horrek dioenez, eta inmigrazioa seigarren lekuan dago; herritarren %2k baino ez dute aipatu arazo nagusi gisa.
Barometro horren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bizilagunak "kultur aniztasunaren aldekoak" dira -%55,7k diote ona dela gizartea kultura, etnia eta erlijio desberdineko jendeak osatzea-, "baina asimilizazioan oinarritutako integrazioa proposatzen dute, iazko barometroan baino indar handiagoz".
Beste ondorio batzuk: etorkinei osasun arreta eta hezkuntza eskubideak aitortzearen aldekoak dira (iaz baino aldekoagoak), aurtengo azterketan ere ez dute euskal nortasuna eta euskara "mehatxatuta" sentitzen etorkinak etortzeagatik -baina %79,3ren ustez, etorkinek saiatu behar dute bertakoen ohiturak hartzen-, herritarren erdiek baino gehiagok uste dute etorkin gehiegi edo nahiko daudela -baita benetako portzentajea jakin eta gero ere-, onartzen dute "ekonomiak hobeto funtzio dezan" laguntzen duela inmigrazioak, eta oraindik "estereotipo faltsuak eta aurreiritzi kaltegarriak" dauzkate atzerriko inmigrazioaren aurrean.
Lan kontratua izanez gero, etorkinei EAEn sartzen uztearen aldekoak dira herritarren %81, Inmigrazioaren Euskal Behatokiaren 2008ko azterketak dioenez.
jueves, 13 de noviembre de 2008
-WEBQUEST-
-MAPA KONTZATUALA-
Mapa kontzeptual hau informazio eta komunikazoaren teknologiei buruzkoa da, bertan, gaur egungo gizartean nola eragiten duen azaltzen da, bereziki hezkuntza arloan zentratuz. Teknologia berriak, geroz eta erabilgarriagoak dira hezkunta sisteman, izan ere, erraztu egiten dute ikas-irakas prozesuak, eta erraztasunaz aparte lagungarri dira oso, lana azkarrago egiten baita, irudiz eta soinuez baliatzen baikara, honek ikasleen arreta mantenduz eta irakasleen lana erraztuz.
miércoles, 5 de noviembre de 2008
Gaur egun oso txikiak direnetik ere beraien sorterria utzi eta geuregana hurbiltzen dira munduko edozein txokotik. Bidio hontan ikus dezakegu etorkin gazteenak eskolan D ereduetan ere matrikulatzen direla. Ez ahal duzue uste beraien gizarteratzerako eta euskararen normalizaziorako abantaila bat izan daitekeela?